Arturo Pérez-Reverte
Arturo Pérez-Reverte Gutiérrez (Cartagena, 1951ko azaroaren 25a - ) espainiar idazle eta kazetaria da. Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española) kide da 2003az geroztik.
Hasieran kazetaritzan nabarmendu zen, irrati, prentsa eta telebistan, gerrako berriemaile gisa, baina geroago eleberrigintzan murgildu zen buru-belarri, eta jarduera horrek eman dio arrakastarik handiena, bai Espainian bai atzerrian; izan ere, haren liburuak hogei herrialdetan baino gehiagotan argitaratu dira, bai eta hizkuntza zabalduenetara itzuli ere. Pérez-Reverte abenturazale amorratua da, bai lurreko abenturena eta, azken urteetan batez ere, itsasokoena halaber. Oro har, bere literatur lanetan, eleberri historikoaren eta polizia-eleberrien tradizioaren jarraitzailea izan da. Eleberrien artean aipagarriak dira El húsar (1986, Husarra), El maestro de esgrima (1988, zinemara eramana, Esgrimako maisua), La tabla de Flandes (1990, zinemara eramana, Flandesko taula), El club Dumas (1993, Dumas kluba), Territorio Comanche (1994, Lurralde komantxea, zinemara eramana) eta La piel del tambor (1995, Danborraren larrua). 1996an, bestalde, gazte-literaturako sail bati hasiera eman zion, alaba Carlotarekin lankidetzan, El Capitán Alatriste (Alatriste kapitaina) eleberriarekin. 1997an eman zuen argitara sail horretako bigarren eleberria (horretan ere Alatriste kapitain delako bat dela protagonista), Limpieza de Sangre (Odol-garbitasuna) izenekoa eta 1998an plazaratu zuen El sol de Breda (Bredako eguzkia), hirugarrena. Eleberri hura argitara eman zen garaian bi sari jaso zituen, Raymond Chandler saria Italian eta Frantziako Arteen eta Letren Ordenako Zaldunarena. Beste sari asko ere jasoa da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narratiba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El húsar (1986, Akal)
- El maestro de esgrima (1988, Mondadori)
- La tabla de Flandes (1990, Alfaguara)
- El club Dumas o La sombra de Richelieu (1993, Alfaguara)
- La sombra del águila (1993, Alfaguara)
- Territorio comanche (1994, Ollero y Ramos)
- Un asunto de honor (Cachito), relato, (1995, Alfaguara)
- La piel del tambor (1995, Alfaguara)
- La carta esférica (2000, Alfaguara)
- La Reina del Sur (2002, Alfaguara)
- Cabo Trafalgar (2004, Alfaguara)
- El pintor de batallas (2006, Alfaguara)
- Un día de cólera (2007, Alfaguara)
- Ojos azules, relato, (2009, Seix Barral)
- El asedio (2010, Alfaguara)
Las aventuras del capitán Alatriste saila
- El capitán Alatriste (1996, Alfaguara)
- Limpieza de sangre (1997, Alfaguara)
- El sol de Breda (1998, Alfaguara)
- El oro del rey (2000, Alfaguara)
- El caballero del jubón amarillo (2003, Alfaguara)
- Corsarios de Levante (2006, Alfaguara)
- El puente de los asesinos (2011, Alfaguara)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arturo Pérez-Reverte |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.